XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa
Testuingurua
Ziur asko bai!
Amari, negar egiten duenean, pailazo sudurra eta bixigu begi hezeak gelditzen zaizkio, denbora luzez gainera.
Baina, tira, nirearena pasatuko zaio, erraz, aitarena pasatu zitzaion bezala.
Akabo semetxo astun eta lerdoa!
Ez dizut oztopo gehiagorik egingo!
Orain libre zara!
Hala ere, asuntu honetan ni babo samarra izan naizela iruditzen zait orain.
Nola ez nuen lehenago sumatu horrelakoren bat gerta zitekeenik?
Eta ni, tontolapikoa, pozaren pozez, amonaren etxera kontent eta saltoka han telebista berandu arte ikus dezakedalako.
Ai, zer inozoa izan naizen!
Ni telebista ikusten eta bera bitartean nobioarekin parrandan!
Anteojodun horrekin zinean, edo afaritan, edo dantzan eta semea amonarenean aparkatuta.
Karlos du izena, Txarli.
Itxoin dezala sasikume horrek ni handitu arte!